8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1397. eta 1398. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2021eko abenduaren 30eko RE 21-244 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena lurzati pribatuen lerrokadurak eta azken mugaketa zehaztea Aiegiko katastroko 2. poligonoko 1397. eta 1398. lurzatietan, Amaya Elosegui Nievak. Daniel Mazzuco Nicolásek, Ignacio Larrion Langaricak eta María López Errok sustatuta.

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean iragarkia jarrita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2118471