8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa, Hiriberri Arakilgo 13. poligonoko
246. lurzatian. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2021eko abenduaren 22an, honako ebazpen hau eman zuen: “Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Hiriberri Arakilgo 13. poligonoko 246. lurzatian. Ion Agirrezabalek eta Lorea Belokik sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2118067