8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Munetako UNC-3 unitatean. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 29ko ebazpenaren bidez, agintzen da jendaurrean jar dadila Munetako UNC-3 unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, baita Udal honen iragarki-taulan eta zabalkunde handieneko egunkarietan ere. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Amillaon, 2021eko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2118433