8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Birpartzelazio proiektua, Munetako UNC-3 unitatean.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2021eko abenduaren 28an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen birpartzelazio proiektua Munetako UNC-3 jarduketa unitatean. Iker Franco Baquedanok sustatu du, unitatearen birpartzelazioa gauzatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 b) eta 74 artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Amillaon, 2021eko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2118286