73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-OC-113

Ana María Gracia Ruiz de Gordejuelak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ana María Gracia Ruiz de Gordejuela.

Xedea: zuhaitzak moztea jabari publiko hidraulikoko 4,8 hektareatan, zura ustiatzeko.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Alderdia: Granjafria, poligonoa: 1; lurzatia: 667 (zati bat).

Udalerria: Milagro (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203975