73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, kirol ikastaro eta jardueretan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sakanako Mankomunitateak antolatzen dituen kirol ikastaro eta jardueretan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Lakuntzan, 2022ko martxoaren 31n.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2204772