73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxi-gidari profesionalaren baimena ematea

143/2022 Ebazpena.

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki-erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi-zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi-zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 588/2021 Ebazpenaren bidez (abenduaren 22ko ebazpena) Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2022ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (14. zenbakiko NAO).

2022ko martxoaren 22an Mankomunitatearen iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda hartzen duen agiria.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxiaren baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koaren, 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen, uztailaren 2koaren, 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT

1.–Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena ematea:

APESTEGUI GOÑI, JESÚS MARÍA

ARZOZ DÍAZ DE CERIO, TEÓFILO

AYARRA LARRETA, SILVIA

AYERRA ARRESE, EMILIO

AZCÁRATE LÓPEZ, JAVIER

COZMA COZMA, LUCÍA

DAMAS DE LA TORRE, MARCOS ANTONIO

DE CARLOS IRAÑETA, IGNACIO

DÍAZ DITO, JOSÉ MARÍA

FERNÁNDEZ SALINAS, ALBERTO

GÓMEZ ZAHINOS, RAÚL

GRACIA CHOCARRO, ROBERTO CARLOS

JIMÉNEZ USECHI, MARIO

MARTICORENA ARREGUI, JOSÉ RAMÓN

MARTÍNEZ GULINA, IÑAKI

OCHOA LARUMBE, ANDER

OCON HERNANDEZ XABIER

PÉREZ VILLANUEVA, MIRIAM ISABEL

QUIÑONEZ RUIZ, HAROLD FERNANDO

SÁNCHEZ PINA, MARINA

SERNA ARBÁRZUZA, JORGE

UNDA UNDA, MARÍA SOLEDAD

VALLEJOS CERVANTES, CARLOS HERMEL

ZORZANO COLIO, JULIAN

2.–Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 28an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2204609