73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ardoi sektoreko H-9 eta H-17 unitate morfologikoetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezi bat Ardoi sektoreko H-9 eta H-17 unitate morfologikoetan, Promociones Ocec SAk sustatua. Haren xedea da etxebizitza kopurua eta hirigintza-aprobetxamendua handitzea H-9 unitate morfologikoan.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2204638