73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1739. lurzatian. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2022ko martxoaren 28an, hasiera batez onesteko xehetasun-azterketa bat 6. poligonoko 1739. lurzatian, Andrea López Lacalle Arinak eta beste batzuek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2022ko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2204627