73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuko 1. sektorean, U2.2.2.1, U2.2.2.2, U2.5.1, U2.6.1 eta U3.14-1 partzeletan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2022ko martxoaren 25ean eginiko Gobernu Batzarrean, hasiera batez onetsi zuen aldatzea birpartzelazio proiektu bat, 4. unitate integratuko 1. sektoreko U2.2.2.1, U2.2.2.2, U2.5.1, U2.6.1 eta U3.14-1 partzeletan. Sustatzaileak dira Pluralia Gestión SL –ukitutako partzelen jabeak ordezkatuz–, Tecum Iniciativas Inmobiliarias SL, Sidena Haro XXI SL eta Urban Domus Toloño SL. Altrum Arquitectos eta deUrban Abogadosek prestatu dute eta 2021eko azaroko data du.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko martxoaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2204546