73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez, aditzera ematen da tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua jendaurrean egonen dela Zangozako Udaleko bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurzatien jabeek aukera izan dezaten, epe horretan, beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Zangoza eta Gabarderal.

Zangozan, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2204489