73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Indargabetzea, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantzarena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza, ez baitu baliorik, indarrean jarri delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, sortzen eta arautzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra.

Eta jendaurrean jartzen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamazio edo oharrik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.

Azkoienen, 2022ko martxoaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2204774