73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Azkoiengo Udalak, 2022ko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen prozesu bat hastea laborantzako herri-lurzati adjudikatugabeak adjukitzatzeko, lehentasuna duten herritarrendako zuzeneko adjudikazioa eginez.

Honako hauek dira adjudikatugabe dauden eta ajdukikatu behar diren lurzatiak:

Katastroko 557. ureztaketa-lurzatia, 12. poligonoan.

13. poligonoko 280. ureztaketa-lurzatia.

13. poligonoko 285. ureztaketa-lurzatia.

Familia-unitateak izan daitezke prozeduraren adjudikaziodunak, baldin haren titularrak honako baldintza hauek betetzen baditu:

A) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua, edo judizialki gaitua.

B) Azkoiengo Udaleko Biztanleen Erroldan inskribatuta egotea gutxienez 6 urte lehenagotik.

C) Azkoienen urtean bederatzi hilabetez gutxienez jarraian bizitzea benetan.

D) Azkoiengo Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatutakoa, familiakoekin bizi arren, baldin eta haien diru-sarrerak apalagoak badira lanbide arteko gutxieneko soldata baino.

Eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaerak aurkeztu beharko dituzte erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Eskabideekin batera zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, edo frogagiriak, honako hauen gainean:

A) Azkoiengo bizilaguna izatea, gutxienez ere sei urte lehenagotik, eta bertan bizitzea urtean bederatzi hilabetez bederen.

B) Erromantzatuko Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

C) Familia-unitatea osatzen duten kideak. Herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamenduak eskatzen dituztenek adieraziko dute ea haietariko inork duen ezgaitasun fisikorik edo psikikorik.

D) Familia-unitateko kide bakoitzak zenbat laborantzako erregu dituen jabetzan, bai udal-mugarte honetan bai beste batzuetan; zehaztuko da lehorreko lurrekoak edo ureztatzekoak diren.

E) Familia-unitateko kide bakoitzaren hiri-lurreko zergapeko kapitalak, kenduta norberaren etxebizitzari dagokiona, bai Azkoiengo mugarte honetan bai beste batzuetan.

F) Familia-unitateko kide bakoitzaren abeltzaintzako ondasunen zergapeko kapitalak edo abelburu kopurua eta espeziea, udal-mugarte honetan nahiz beste batzuetan.

G) Familia-unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak: nekazaritzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorekoak, gizarte segurantzako pentsioen bidezkoak edo bestelako errentatakoak.

Zinpeko deklarazioa egiaztatzearren, Azkoiengo Udalak beretzat gordetzen du ahalmena beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa eskatzeko, egiaztatze aldera errenta mailak, oinarriturik D, E, G y H ataletan jasotako dokumentuetan eta datu objektiboetan.

Ureztaketa-zonan adjudikaziodun izateko (Azkoiengo Nafarroako ubideko IV-5 sektorean) lehentasuna izanen dute honako izaera hau dutenek, betiere agiri bidez hala dela frogatuta, eskabidearekin batera:

–Lehenetasunezko nekazaritzako familia ustiategiak, nekazari gazte bat buru edo parte-hartzaile dutenak.

–Lehenetsitako nekazaritza ustiategiak, ogibide nagusia nekazaritza dutenen esku daudenak.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratzen denetik, zertarako eta lote hutsak adjudikatzeko eskubidea dutela usten duten auzotar guztiek aukera izan dezaten eskabidea aurkezteko Udalaren bulegoetan, aplikatzekoak diren aipatutako ordenantzekin bat.

Azkoienen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2204477