73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko, 2022. urterako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 617326.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/617326)

Herritarren Partaidetzako Deialdia.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta beste entitate batzuei dirulaguntzak ematea, 2022an proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten herritarren partaidetzaren, herritartasun aktiboaren, partaidetzako prestakuntzaren eta gizarte-loturaren esparruetan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 21ean.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2204631