73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2022ko martxoaren 29ko 2022-0016 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Francisco Javier Martínez de Morentin Urrutiaren esku utzi du ezkontza zibil bat egiteko eskudantzia. Ezkontza 2022ko irailaren 2an eginen da, Murietako udaletxean, beheko solairuko osoko bilkuren aretoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Murietan, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Roberto Lana Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L2204599