73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Lezaungo Udalak, 2022ko martxoaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Lezaungo udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostena berrikusteko proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta web-orrian, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lezaunen, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2204598