73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Larragako Udalak, Alkatetzaren martxoaren 29ko 23/2022 Ebazpenaren bidez, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du baso-aprobetxamendu hau saltzeko: lote bakarra, Larragako Udalaren herri-basoko Cascayuelo, La Corte bazkalekua, Balsa-Altodomingo bazkalekua, Las Aceras eta Alto del Rey alderdietan. Aprobetxamenduak honako balorazio hau (hasierako prezioa, BEZik gabe) eta ezaugarri hauek ditu:

LOTE BAKARRA

Zuhaitz mota

Alepo pinua (Pinus halepensis)

Alderdiak

Cascayuelo, La Corte bazkalekua, Balsa-Altodomingo bazkalekua, Las Aceras eta Alto del Rey

Jarduketaren azalera

9,43 ha heldu

118,79 ha gazte

Zuhaitz kopurua

98

74098

Enbor txikirako bolumena (m³)

9,43

0

Biomasa berdea, %50 hezetasuna (Tn)

0

5.090

Balorazio ekonomikoa

75,44 euro

7.635 euro

Hasierako prezioa, guztira, 7.710,44 eurokoa da (BEZik gabe).

Proposamenak 2022ko maiatzaren 12ko 10:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, hasierako prezioaren %2ko gordailua egin izanaren frogagiriarekin batera, eta baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agirian eskatutako dokumentazio administratiboarekin batera. Jarraian irekiko dira eskaintzak.

Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria eta baldintza tekniko partikularren agiria, Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak (Basoak Kudeatzeko Atala) prestatuak, Udalaren Idazkaritzan daude interesdunen eskura, eta bulegoko orduetan ikus daitezke.

Larragan, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2204614