73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, kontzejuei laguntzak emateko, 2022an argiak para ditzaten hilerrietan. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 618197.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/618197).

Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez onetsia, 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran.

Itzako Udalak bera osatzen duten hamahiru kontzejuek hilerrietan argiak para ditzaten ematen dituen laguntzak, oinarri harturik jarduketa hori badela indarreko legediak kontzejuei ezarri dizkien eskumenen barnekoa.

–Finantzaketa. Deialdi honen xedeko dirulaguntzak finantzatuko dira aurrekontu-egozpen honen kargura: 1 942007680001 Transferentzia hilerrietako argietarako, 15.000 eurokoa.

Diruz lagunduko dira, bakarrik, eguzki kale-argiak edo antzeko argiztapen sistemak, sare elektrikora konektatu gabeak, hilerrietan paratzeko betiere.

Dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez 1.100 eurokoa izanen da kontzejuko.

Eskabidea aurkezteko eta justifikatzeko epea: 2022ko abenduaren 12a.

Itzan, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2204641