73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, kontzejuei laguntzak emateko, 2022an kontzejuen intereseko obrak/jarduketak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 618182.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/618182).

Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez onetsia, 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran.

Itzako Udalak bera osatzen duten hamahiru kontzejuek sustatutako obrak/jarduketak bulkatzeko ematen dituen laguntzak, oinarri harturik indarreko legediak kontzejuei ezarritako eskumenen barneko jarduketak izatea.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak finantzatuko dira aurrekontu-egozpen honen kargura: “Kontzejuei laguntzak ematea, kontzejuen intereseko obrak/jarduketak sustatzeko”: 1 942007680000 Transferentzia kontzejuei kontzejuen intereseko obretarako, 32.500,00 eurokoa.

Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira Itzako Udala osatzen duten hamahiru kontzejuak; horretarako, eskabidea aurkeztu beharko dute behar den moduan eta epean, proiektatu den obra/jarduketa eta/edo erosketa diruz lagungarrien artean sar dadin.

Eskabideak aurkezteko eta justifikatzeko epea: 2022ko abenduaren 12ra arte.

Itzan, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2204640