73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, 2022an kultura eta kirol jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 618080.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/618080).

Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez onetsia, 2022ko martxoaren 28an egin bilkuran.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzea, Itzako udalerrian kultura eta kirol jarduerak egiteko 2022. urtean.

Diruz lagunduko dira eskaera egiten den urterako programatu diren kultura eta kirol jarduerak, udalerriaren lurralde-eremuan egiteko, salbu eta, helburua edo inguruabarrak direla eta, udalerriaren barnean gauzatu ezin badira.

Diruz lagun daitekeen jarduera, parte hartzeari dagokionez, Itzako herritar guztiei irekia egonen da, eta bazkide ez izatea ez da parte-hartzea ukatzeko arrazoia izanen.

Jarduera diruz lagungarria 2022. urtean egin beharko da.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) eta Udalaren webgunean.

Zenbatekoa, guztira: 3.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 1era arte.

Itzan, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2204624