73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Larreen herri-aprobetxamenduaren espedientea jendaurrean jartzea

Igantziko Udalak, 2022ko martxoaren 16an egindako osoko bilkura arruntean, bertze akordio batzuen artean, honako hau hartu zuen:

1.–Larreetarako herri-aprobetxamendua hasieran onestea, honako lurzati hauetan:

–1. poligonoko 337. lurzatia: 0,8205 ha.

–1. poligonoko 339. lurzatia: 2,0435 ha.

–1. poligonoko 340. lurzatia: 3,0806 ha.

–1. poligonoko 341. lurzatia: 2,11 ha.

–2. poligonoko 207. lurzatia: 0,6338 ha.

–2. poligonoko 209. lurzatia: 2,6799 ha.

–2. poligonoko 211. lurzatia: 2,774 ha.

–3. poligonoko 143. lurzatia: 0,466974 ha.

–5. poligonoko 19 lurzatia: 11,8230 ha.

2.–Aprobetxamendua arautzeko administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea 10 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean argitaratu ondoren.

4.–Erabaki hau orain arte aprobetxamendua egiten ari ziren interesdunei helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Igantzin, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2204445