73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gaztandegia

Aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin martxoaren 22ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea).

Sustatzailea: Xabier Senosiain Ochotorena.

Jarduera: gaztandegia (gazta egiteko lantegia).

Kokapena: Iturgoiengo San Anton kalea, 23 (15. poligonoko 69. lurzatia).

Muetzen (Gesalatz), 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2204711