73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, eta jendaurreko epea amaitu eta ez denez aurkeztu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik, bidezkoa da testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen lege hori).

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Oltza Zendean, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

ALDAKETA, ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEAN

4. artikulua. (Idazketa berria).

Zergaren kuotaren gaineko %50eko hobaria ezartzen da energia berriztagarrien aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak gaineratzen zaizkien lehendik dauden eraikinetako eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin horietan ez bada aplikatzekoa betebehar hori, Eraikingintzaren Kode Teknikoak eta/edo Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak arlo horretan eskatzen duena.

Hobari hori aplikatzeko, iturri berriztagarrietatik sortutako energia ekoizteko instalazioek honako hauek izan beharko dituzte: kolektore termikoak edo plaka fotovoltaikoak, edo energia berriztagarria biltzeko beste edozein sistema. Nolanahi ere, ezartzen diren unean eduki beharko dute administrazio eskudunaren homologazioa.

Zerga-kuotaren hobaria energia berriztagarrien aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemaren instalazioari dagokion kostu erreal eta eraginkorrari buruzkoa izanen da soilik, eta aurrekontu osotik banakaturik aurkeztu beharko da.

Hobari hori erreguzkoa da, eta Alkatetzak erabakiko du ematea, aldez aurretik subjektu pasiboak eskatuta. Eskabideak udal honetan aurkeztuko dira horretarako ezartzen diren inprimakietan, obra-lizentziaren eskaerarekin batera, eta udal teknikariaren aldeko egiaztapena beharko dute, horiek onartu aurretik.

Iragarkiaren kodea: L2204705