73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

8. poligonoko 1059. lurzatiaren okupazioa, 8. poligonoko 1060. lurzatian legar ustiapena errazteko, Nafarroako ubideko eremu ureztagarriaren lehen faseko handitze lanak egiteko. Jendaurrean jartzea

Carcarko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

a) Aguas de Navarra ABEE enpresak 8. poligonoko 1059. herri-lurzatia okupatzeko espedientea onestea, Carcarko 8. poligonoko 1060. lurzatian legar ustiapena eta ondorengo zaharberritzea errazteko. Legar horiek Nafarroako ubideko eremu ureztagarriaren 1. faseko handitze obrak egiteko izanen dira. Nolanahi ere, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak onetsi beharko du ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta, hala badagokio, ustiapena handitzea.

b) Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

c) Espedientea 15 egunean edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan ezarritakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

d) Alegaziorik egiten ez bada, espedientea bidaliko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari, bidezkoa bada onets dezan.

Carcarren, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2204569