73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako 2022ko laguntzak. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 618480.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/618480).

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Lankidetzarako lerro honen xede nagusi dira zuzeneko senidetzeak, honako bi hauen artean: batetik, Burlatako herritar-elkarteak eta, bestetik, haien kontraparteak, legez eratuak, garapen integralaren bidean dauden herrialdeetakoak eta estaturik gabeko herrietakoak. Helburua da garapen komunitarioko ekintzak sustatzea eta elkartasun eta hezkuntza arloko esperientziak trukatzea, Nafarroako Lankidetzarako Plan Gidariaren arabera lehentasuna duten sektoreetan (osasuna, hezkuntza, landa eremuaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena, ur hornidura, elkarte zibilak indartzea, emakumeari buruzko programak, eta garapena).

Bigarrena.–Onuradunak.

Deialdira aurkez daitezke legez eratutako elkarte eta erakundeak, baldin beren estatutuetako xedeen artean badute nazioarteko lankidetza. Nafarroako Gobernuaren elkarte erregistroan inskribaturik egon beharko dute, eta egoitza Burlatan eduki, edo frogatu beharko dute ibilbide jarraitua dutela senidetzeetan eta, gainera, Burlatan sentsibilizazio jarduerak egin izan dituztela azken hiru urteetako bitan. Halaber, deialdiaren oinarrietako 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Ezin izanen du parte hartu nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako deialdietan Burlatako Udalaren lau urteko hitzarmenean adjudikaziodun gertatu den elkarte edo erakundeak, dirulaguntza jasotzen duen lau urteetan.

Erakundeak eta elkarteak, baldintza guztiak beteta, banaka nahiz taldean aurkezten ahalko dira, zenbaiten artean proiektu bakarra gauzatzeko (partzuergoa edo batasuna eraturik). Azken kasu horretan, taldean aurkeztu diren erakundeen datuak bereiz emanen dira, eta argi adieraziko da zein den partzuergoko buru arituko dena.

Hirugarrena.–Aurrekontuetako kontsignazioa.

Zenbatekoa hogeita lau mila eurokoa (24.000 euro) izanen da, Burlatako Udalaren 2022rako gastuen aurrekontuko 23900 4800001 partidaren kargura (Senidetzeetarako dirulaguntzak).

Laugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Burlatako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra, argitaratu zena 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9an.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argibide gehiago: www.burlada.es/eu/

Burlatan, 2022ko martxoaren 31n.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2204779