73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Taberna, kategoria berezia

Martínez Rubio I-k eta beste bik (E71311492) eskatu dute jarduera sailkaturako lizentzia, kategoria bereziko tabernarako (Saharar Errepublika plaza 13, behea, 18. poligonoa, 7. lurzatia, 2. azpieremua. 36. hiri unitatea).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, bidezkotzat jotako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikulua (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espedientea udal idazkaritzan kontsulta daiteke.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2204618