73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Aldaketa, Udal aretoen eta lokalen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Beraskoaingo Udalak, 2021eko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta gero izapidetzea aldaketa bat ordenantza batean, zehazki Beraskoaingo Udalaren aretoen eta lokalen erabilera arautzen duen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da, eta aipatutako artikulua aldatu egin zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Argitara ematen da, aipatutako ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Beraskoainen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

UDAL ORDENANTZA, UDAL ARETOEN ETA LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA. ALDAKETA

Udal aretoek erabilera eta zerbitzu publikoa dute. Bertako elementuak erabil ditzakete herritarren entitateek, taldeek, kolektiboek eta erakundeek, jarraikiz Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 4. artikuluari (1986ko ekainaren 13koa da erregelamendua). Lege testu horren 74.2 artikuluak xedatzen du ezen, zerbitzu publikoko ondasunak erabiltzeko, jarraitu beharko zaiela toki-erakundeen zerbitzuen gaineko erregelamenduaren arauei. 33. artikuluan ezartzen da toki korporazioek zehaztuko dituztela, edozein zerbitzu arautzean, zerbitzu egiteko moduak eta erabiltzaileen betebehar eta eskubideak.

Galarazi gabe gero erregelamendu orokor bat egin ahal izatea udal aretoak erabiltzeko, une hauetan bidezkoa da prestatzea horien erabilera arautuko duen erregelamendua.

Arau honen xedea da baldintzak arautzea Beraskoaingo Udalaren erabilera anitzeko aretoak eskatzeko eta erabiltzeko, erregelamendu honetako arauei jarraikiz.

1. artikulua. Aretoak erabiltzean, hona hemen zein diren lehentasuna duten xedeak:

–Lehentasun guztia izanen du Beraskoaingo Udalaren kultura, gizarte eta kirol programazioak.

–Beraskoaingo entitate eta taldeek eskatutako jarduerak.

–Etxauribarko entitate eta taldeek eskatutako jarduerak.

–Kontuan hartzen azkenak izanen dira udalerrikoak ez diren eta Etxauribarkoak ere ez diren entitate, elkarte, talde edo kolektiboek egiten dituzten eskaerak.

2. artikulua. Eskaerak: ordenantza honen I. eranskineko ereduari jarraituko diote. Beraskoaingo Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

3. artikulua. Eskaera egiteko epea: hamar egun natural lehenago, salbu larrialdietan, idatziz behar bezala justifikaturik.

4. artikulua. Giltza: aretoaren erabilera onartuta, giltza jasoko da eta, aldi berean, 10 euroko fidantza ordainduko. Jarduera bukatu ondoren, 3 eguneko epean itzuliko da giltza, eta utzitako fidantza berreskuratuko.

5. artikulua. Betebeharrak:

–Entitate, pertsona edo talde eskatzaileek jarduerak eta funtzionamendu arauak errespetatu behar dituzte, bai eta instalazioak eta ekipoak ere. Arau horiek urratzeak edo ez betetzeak ekartzen ahal du jarduerak egiteko lortutako baimena kolpetik bertan behera gelditzea.

–Eskatzaileek ardura dute ordena mantentzeko eta jarduera behar bezala gauzatzeko, eta arazo edo kalteen erantzuleak izanen dira.

–Lokala garbi mantentzea.

–Instalazioen erabilera okerraren ondoriozko kalteen erantzule izatea.

–Ez urratzea berdintasunaren printzipioa eta genero, arraza, ideologia eta sexu orientazioan oinarritutako bazterkeria ezaren printzipioa.

6. artikulua. Tarifak: ordenantza honetan ezarritako prezioak pagatuko zaizkio Udalari giltza jasotzen denean.

1. tarifa.–Irabazi-asmoa duten elkarte, entitate, erakunde eta norbanakoak: Erabilera anitzeko gelak:

ORDU BAT

EGUN ERDIA

(gehienez ere 4 ordu)

EGUN OSOA

(gehienez ere 8 ordu)

10,00 euro

20,00 euro

40,00 euro

2. tarifa.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte, entitate, erakunde eta norbanakoak, egoitza soziala Beraskoaindik kanpo dutenak:

Erabilera anitzeko gelak:

ORDU BAT

EGUN ERDIA

(gehienez ere 4 ordu)

JARDUNALDI OSOA

(gehienez ere 8 ordu)

5,00 euro

10,00 euro

20,00 euro

3. tarifa.–Irabazi-asmorik gabeko elkarte, entitate, erakunde eta norbanakoak, Beraskoainen erroldatuak edo egoitza soziala Beraskoainen dutenak:

Erabilera anitzeko gelak:

ORDU BAT

EGUN ERDIA

(gehienez ere 4 ordu)

EGUN OSOA

(gehienez ere 8 ordu)

Kosturik gabe

7. artikulua. Egun eta ordu bererako eskaerak: baldin bi eskaerak bat egiten badute datetan eta ordutegietan, lehenago aurkeztu dena nagusituko da. Hala ere, eta salbuespenez, hala eskatzen bada, Beraskoaingo Udalak erabakitzen ahalko du zer ekitaldik duen lehentasuna aldi bererako proposatu direnen artean.

8. artikulua. Aretoak erabiltzeko hitzarmenak: Udalak aretoak erabiltzeko hitzarmenak sina ditzake, komenigarritzat jotzen duenean.

Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridikoak izanen ditu behin testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L2204408