73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2022rako

Beraskoaingo Udalak, 2021eko abenduaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta egutegi fiskala.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

2022KO ZERGA-TASAK ETA TASAK

Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1 indizea, bere horretan utzirik egun indarrean dena.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %8.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituen kuotak.

Karga-tasa hauek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

2022KO EGUTEGI FISKALA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: maiatza.

–Ureztatze-tasa: iraila.

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: abendua.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.

–Egur-kanona: urteko loteak esleitzean.

Beraskoainen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2204403