73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Arga Ibaiaren plazako 6-13 zenbakietako Hiri Jarduketako Plan Bereziaren hasierako onespena

Alkatetzak, 2022ko otsailaren 16an emandako 157/2022 ebazpenaren bidez, Arga ibaiaren plazako 6-13 zenbakietako Hiri Jarduketako Plan Berezia onartu zuen hasiera batean, Nasuvinsak sustatua, zenbait zehaztapen betetzearen baldintzapean.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan hasierako onarpenaren iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean. Jendaurreko informazio aldian, edozein pertsonak Hiri-jarduketako Plan Berezia aztertu ahal izango du, eta dagozkion alegazioak aurkeztu. Horretarako, interesdunen esku geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurrean ikusgai egongo den aldian udal idazkaritzan aztertu ahal izateko.

Barañainen, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2204706