73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Bono-taxia erabiltzeko 2022. urtean banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak. Laburpena

DDBN (Identif.): 617894

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/617894).

Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 28an hartutako erabakiaren bidez onartu dira 2022rako banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, mugikortasun-desgaitasun larria duten pertsonek bono-taxia garraio egokituaren ordezko baliabide gisa erabiltzeko.

Oinarriak Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eta/edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan jaso ahal izango dira, 08:30etik 14:00etara. Barañaingo Udalaren webgunean ere kontsultatu ahal izango dira.

Barañainen, 2022ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2204603