73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2022ko martxoaren 24an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen eremu publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako bertzelako elementuak jartzea arautzen duen ordenantza osatzea, horrela aitzineko ordenantza fiskala aldatu eta tasa eguneratuz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2204615