73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arantzako Udaleko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2022ko martxoaren 24an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Arantzako Udaleko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza indargabetzea behin betiko onetsirik geldituko da eta honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Arantzan, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2204613