73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

3 zenbakiko lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1976. lurzatian (3. azpieremuko 21. hiri unitatea), Anaitasuna etorbidean

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan salgai jartzea 3 zenbakiko lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1976. lurzatitik bereizia (3. azpieremuko 21. hiri unitatea), Anaitasuna etorbidean.

Hasierako prezioa: 83.733,00 euro.

Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), maiatzaren 31ko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2204522