73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2022ko zerga-tasak

Anueko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, onetsi zuen 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina (2022ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa), bidezko interesa dutenek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak, jarritako epearen barnean. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

Anuen, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,1070.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako eta obra berrietarako, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra bada, edo lehen etxebizitza; baita nekazaritza, abeltzaintza enpresetarako edo ETEetarako ere (enpresa txiki eta ertainak).
  • %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta exijitutako gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 0,06ko koefizientea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako sortze-aldi guztietarako. Karga-tasa aplikagarria, %8.

Iragarkiaren kodea: L2204667