73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Udal ordenantza, arautzen duena autokarabana eta bizitegi-ibilgailuendako zerbitzugunea, horretarako gaitutako eremuan. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2022ko martxoaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, gai-zerrendako 12. puntuan honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea udal ordenantza, arautzen duena autokarabana eta bizitegi-ibilgailuendako zerbitzugunea, Antzinen horretarako gaitutako eremuan.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean eta entzunaldia ematea interesdunei, erabaki hau Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Hirugarrena.–Alegaziorik, iradokizunik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen da Udalaren web atarian, Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antzinen, 2022ko martxoaren 28an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2204530