73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Bukaera ematea Lizarrako Jabetza Erregistroarekiko lankidetza-hitzarmenari

2009ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, Abaigarko Udalaren eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioen gaineko zerga). Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Udalbatzak, 2022ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki du hitzarmen horri bukaera ematea eta eraginkortasunik gabe uztea 2022ko urtarrilaren 1etik hasita.

Argitaratzen da orok jakin dezan, eta interesdunei aditzera emateko.

Abaigarren, 2022ko martxoaren 31n.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2204775