73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, eta eratzeko izangaien zerrenda bat. Onartuen behin-behineko zerrenda

Lehendakaritzak 2022ko otsailaren 17an emandako ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, eta eratzeko izangaien zerrenda bat, familia-langilearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioaren bidez. Deialdi hori 2022ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, 2022ko apirilaren 1eko Lehendakaritzaren ebazpen baten bidez, onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta iragarki honetan argitaratzen da.

Hamar egun baliodunekoa da alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2022ko apirilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Behin-behineko zerrenda

–Onartuak:

AGUADO GARCÍA, INÉS BRAULIA

ÁLVAREZ SÁENZ MARÍA PILAR

ARAMENDÍA SUBERVIOLA, AMAIA

DEL CAMPO HERNÁNDEZ, ENCARNACIÓN

FALCES SANCLEMENTE, NEREA

GASTÓN BLASCO, NOEMÍ

GONZÁLEZ ÁLVAREZ, MARÍA JOSÉ

GUTIÉRREZ HERNÁNDEZ, ANA BELEN

MATILLA CARMONA, ESTÍBALIZ

MEDEL SAN MILLÁN, CELIA

NESTAR MARTÍNEZ, SILVIA

PASCUAL VERGARA, SONIA

ROYO TORRES, ESPERANZA

SAINZ ZÚÑIGA, SARA

SANTOS VERANO, ANDREA

–Baztertuak:

JOAQUÍN SEDANO, MARÍA DEL MAR

Baztertzeko arrazoia: ez du aurkeztu deialdian eskatutako titulazioa.

Iragarkiaren kodea: L2204941