73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko 9 inspektoreorde-lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 14ko ebazpen bidez onetsi zuen deialdia, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean 39. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Iruñeko Udaltzaingoko bederatzi inspektoreorde-lanpostu, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak, Iruñeko Udalaren Udaltzaingora atxikiak.

Lanpostu horiek izanen dira 2022an lehiaketako eta berariazko lehiaketako prozeduren bidez Udaltzaingoko Inspektoreorde-lanpostuak betetzeko eginen den lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen direnak, eta honako txanda hauetan banatuko dira:

a) Barne-igoerako 6 lanpostu, Iruñeko Udalaren zerbitzuko Udaltzaingoko langile finkoendako.

b) Igoerako txanda irekiko 3 lanpostu Nafarroako Polizia Kidego guztietako langile finkoendako.

Igoerako txanda irekian betetzen ez diren lanpostu guztiak barne-igoerako txandakoei gehituko zaizkie.

Barne-igoerako txandan probak gainditzen dituzten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horietako probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek aukera izanen dute igoera-txanda irekiko lanpostuetarako lehiatzeko, betiere txanda horretako izangaiekin lehia garbiaren ondoren lortutako guztizko puntuazioari jarraikiz.

Barne-igoerako txandan betetzen ez diren lanpostu hutsak, izangaiek hautaprobak gainditzeko gutxieneko puntuazioa ez erdiesteagatik, bete gabetzat joko dira, behin gehituta –hala badagokio– txanda irekian bete gabe geratutakoak.

Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia –deialdiko 10. oinarrian deskribatua– egin baino lehen, hautatu beharreko lanpostu hutsen kopurua zehaztuko da

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatutako izangaiek Iruñeko Udaleko funtzionario eta Udaltzaingoko ‘’Inspektoreorde’’ izaera hartuko dute; Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatutakoen artean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren araubidean afiliatuta dauden funtzionarioek aukeratu ahal izanen dute bertan segitzea ala Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.3. Gaitzeko ikastaroa egiten duten Iruñeko Udaleko langile finkoek gizarte-aurreikuspeneko araubidea mantenduko dute, eta abiaburuko lanpostuari dagozkion lansariak jasoko dituzte, betiere praktiketako funtzionarioari dagozkionak baino handiagoak badira.

1.4. Lanpostuetarako izendatutako izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak bete, eta eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Iruñeko Udaltzaingoaren Antolakuntza eta Funtzionamendu Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:

3.1.1. Barne-igoerako txanda:

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea Iruñeko Udaltzaingoaren zerbitzuko agente lehenen lanpostuan eta B mailan sartzeko eskatutako titulazioa.

b) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko, hirugarren graduko Lanbide Heziketako edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean haien lanbide-kualifikazioa -araututako lanbideen esparruan- aitortzea lortu duten izangaiei.

c) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea igoera zein lanpostutik egin nahi eta horretan.

d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea.

3.1.2. Igoerako txanda irekia:

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetzaren datatik, polizia lehenen lanpostuan, Nafarroako Polizia Kidegoetako batean.

b) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko, hirugarren graduko Lanbide Heziketako edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen esparruan eta erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean bere lanbide-kualifikazioa aitortzea lortu duten izangaiei.

c) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea igoera zein lanpostutik egin nahi eta horretan.

d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea.

3.2. Aurreko betekizunak bi txandetako izangaiek bete beharko dituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta mantendu lanpostua jabetzan hartzen den egunera arte.

4. oinarria.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroakoa Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

4.2. Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: “Izapideak eta lizitazioak”, “Lan-eskaintzak”, “Enplegu publikoa”, “Enplegu publikoko deialdiak”, deialdi honi dagokion aipamenean.

4.3. Eskaerak online aurkezteko unean, barne-igoerako txandako izangaiek (Iruñeko Udaltzaingoko kideek) eskaeraz gain honakoa aurkeztu beharko dute:

• Udalak ofizioz erantsiko du espedientean interesdunak lanpostuaren jabetzaren datatik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela, Iruñeko Udaltzaingoko agente lehenen lanpostuan, egiaztatzen duen agiria, bai eta interesdunaren administrazio-egoera zein berak emandako eta berari aitortutako zerbitzuen berri ematen duena ere.

• Deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko agiriak, eta horien zerrenda bat baremoan agertzen den puntuazio-eskemaren arabera ordenatuta. Baldin eta izangaiak aurkezten dituen merezimenduak Administrazio honen eskutan badaude, hala adierazi beharko da, eta berariaz azaldu zer prozeduratan dauden.

• 3.1.1.b oinarrian eskatutako titulu akademikoaren originala edo fotokopia konpultsatua edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, edo, bestela, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria.

4.4. Eskaera online aurkezteko unean, igoerako txanda irekiko izangaiek (Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek) eskaeraz gain honakoa aurkeztu beharko dute:

• Organo eskudunak emandako egiaztagiria, baieztatzeko interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela, lanpostuaren jabetzaren datatik, Nafarroako Polizia Kidegoko agente lehenen lanpostuan; administrazio-egoera (zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak edo eszedentzia berezia) igoera zein lanpostutik egin nahi eta horretan; identifikazio profesionalaren zenbakia eta Nafarroako Poliziako zein Kidegotakoa edo zein toki entitatekoa den.

• Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (ESEN) emandako egiaztagiria, non ziurtatuko baita interesdunak Nafarroako Polizien agente lehenen ikastaroa gainditu duela. Betebehar hori deialdia egin duen Administrazioak egiaztatuko du, ofizioz, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolatik jasota deialdia egin duen organoaren aurrean.

• Izangaiak deialdi honen I. eranskinean ezarritakoaren arabera alegatzen dituen merezimenduak egiaztatzeko agiriak eta horien zerrenda, baremoan agertzen den puntuazio eskemaren arabera ordenatuta.

• 3.1.2.b oinarrian eskatutako titulu akademikoaren originala edo fotokopia konpultsatua edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena, edo, bestela, eskabidea aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria.

Eskaeran izan daitezkeen akats materialak zein egitatezkoak edozein unetan zuzentzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Giza Baliabideetako zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

5.4. Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan honako datu hauek agertuko dira bakarrik: identifikazio profesionalaren zenbakia, izangaia Nafarroako Poliziako zein Kidegotakoa edo zein toki entitatekoa den, eta zer txandatan aurkezten den.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik ebazpen honen bidez egindako deialdian abiatutako prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela.

Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute.

–Epaimahaiburua: Alfonso Fernández Torres jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Ordezkoa: Francisco M.ª Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Luis Manuel Iribarren Aguerri jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Beatriz Izquierdo Redín andrea, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Juan Luis Urrestarazu Ondarra jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Alberto Marcial Arriazu González jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astráin jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

6.2. Epaimahaia Epaimahaiburuak deituta eratu beharko da, hautaprobak hasi baino lehenago.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da ez eratu, ez jardun gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe, eta, betiere Epaimahaiburua eta Idazkaria, edo horien ordez ari direnak, bertan daudelarik.

Behin Epaimahai kalifikatzailea osatuta, arrazoi justifikaturen bat dela medio lehendakaria edo idazkaria denbora batez ez badago edo gaixorik bada, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2, 23.2 eta 23.3 artikuluetan ezarritakoa jarraituko da.

6.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aipatu aholkulariak zein bere espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza Epaimahaiari.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketa lau fasetan eginen da. Lehenengo fasea lehiaketa izanen da, ondoren, ezagutza teoriko eta praktikoen probaren fasea, proba psikoteknikoak, eta azkena, gaitzeko ikastaroa, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.

a) Lehiaketako merituak: gehienez, 82,50 puntu.

b) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko ezagutzen proba teoriko-praktikoa: ehun eta berrogeita hamar (150) puntu bitarte.

c) Proba psikoteknikoak: hirurogeita hamar (70) puntu bitarte.

d) Gaitzeko ikastaroa: GAI/EZ GAI aukera (lortutako puntuazioarekin).

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizio-lehiaketaren parte den lehen probak egiteko tokia, eguna eta ordua. Gainerako probetarako hurrengo iragarkiak argitara emanen dira Udaletxeko iragarki-taulan, webgunean eta Iruñeko Udaltzaingoaren lokaletan, gutxienez 48 orduko aurretiazko epearekin.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

7.2. Lehiaketa-aldia.

7.2.1. Lehiaketa-aldi honetan izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa eginen da –izangaiek behar bezala egiaztatu behar dituzte–, eta gehienez ere 82,50 puntu jasoko dira:

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: 35 puntu gehienez ere.

b) Polizia-lanarekin loturiko prestakuntza, irakaskuntza eta ikerlanak: 25 puntu gehienez ere.

c) Hizkuntzak: euskara, frantsesa, ingelesa edota alemana: 20 puntu gehienez ere. Euskararen balorazioa hizkuntza horren erabilera arautzen duen Ordenantzarekin bat eginen da.

d) Sariak: 2,50 puntu bitarte.

Aurreko apartatuetarako alegatu eta justifikatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gainean.

Aldi honen amaieran, Epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki-taulan, webgunean eta Iruñeko Udaltzaingoaren lokaletan, eta 5 egun naturaleko erreklamazio-epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik aitzina, izangaiek eskubidez komeni zaiena alegatu dezaten.

Behin Epaimahaiak lehiaketaren faseko behin-behineko emaitzen aurrean aurkezturiko erreklamazioak ebatzita, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrean dagoen Iruñeko Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

7.3. Ezagutza teoriko-praktikoen probaren fasea.

7.3.1. Proba teoriko-praktikoen fasea honako proba hauek osatuko dute:

a) Proba objektiboan, test eran, II. Eranskinean jasotako gaitegian oinarritutako galderei erantzutea, Iruñeko Udaltzaingoaren inspektoreorde lanari buruzko eduki eta funtzioei buruz.

7.3.2. 7.3.1. a) apartatuan zehaztutako proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 150 puntukoa izanen da, eta test erako 100 galderetako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz; horietako bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa: 1,50 puntu emanen zaizkie erantzun zuzenei, eta 0,50 puntu kenduko da oker erantzundako bakoitzagatik.

Probaren gehieneko iraupena Epaimahaiak adieraziko du, hura hasi aurretik.

Proba egitean ez da onartuko inolako testurik kontsultatzea eta kalkulagailuak edo beste material bat edo gailu elektronikorik erabiltzea, bolaluma salbu, urdina edo beltza eta punta lodikoa.

Proba honek izaera baztertzailea edukiko du, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 75 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

Proba horretan erreserbako zortzi galdera gehigarri txertatuko dira, azterketako galderaren bat baliogabetu behar izanez gero akatsen bat edukitzeagatik. Epaimahaiaren iritziz baliorik gabeko are galdera gehiago egonez gero, horiek deuseztatuko dira eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzerakoan.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

7.4. Proba psikoteknikoak.

7.4.1. 7.1.c) apartatutan zehaztutako gaitasun psikoteknikoaren probak: proba batzuk eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren Psikologia Aplikatuko Sailak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira Epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proba ez da baztertzailea izanen eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira.

Gaitasun psikoteknikoaren probak eginen dituzte proba teoriko-praktikoa gainditu duten izangai guztiek.

Probaren garapena:

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko sailari eta Deialdiaren Epaimahai kalifikatzaileari edo honek izendatutako langileei proposatuko zaie, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun baitira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Epaimahai kalifikatzailea izanen da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeko organo arduraduna. Xede horretarako NAPIko alor psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dituzte profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak, eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

Probak bi parte edukiko ditu:

• Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izan daitezke, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta gaitasunei buruzkoak.

• Bigarrena banakako edo/eta talde-laneko elkarrizketa izanen da, lehen zatiko galde-sortarekin kontrastatzeko xedez.

7.5. Behin oposizio-lehiaketaren elementu guztien kalifikazioa amaituta (merezimenduak, proba teoriko-praktikoa eta proba psikoteknikoak), Epaimahaiak Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko ditu izangaiek eskuraturiko puntuazioak, eta 5 eguneko epea emanen du interesdunek balorazio horri buruzko erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten aipatu balorazio horri buruz.

Behin erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Epaimahaiak Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta udal-webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko du izangaien zerrenda, oposizio-lehiaketaren guztizko puntuazioak adierazita.

Berdinketarik izanez gero, administrazio publikoetako zerbitzuetan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiaren alde eginen da.

8. oinarria.–Igoerarako gaitzeko ikastaroa.

Gaitzeko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, eta Eskolak ezartzen duen iraupena izanen du.

Gaitzeko ikastarorako onarturiko izangaien zerrendan adieraziko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den ikastaroa.

8.1. Zerbitzu berezietako egoeran aritzeko adierazpena.

Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko Inspektoreorde-lanpostura sartzeko ikastaroa –Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandakoa– egiteko xedez, hautaketa-prozedura gainditu eta bete beharreko plaza-kopuruan lekua duten izangaiek Nafarroako zein administrazio publikoren mende dauden eta horri ‘’zerbitzu berezietako’’ egoera eskatuko diote, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuko 23. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 24.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko Inspektoreorde-lanposturako sartzeko gaitzeko ikastaroa hasten den egunetik aitzina indarra hartzekoa.

Gaitzeko ikastaroa egin bitartean, izangaia Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolara atxikiko da.

“Zerbitzu berezietako” egoeraren aitorpenak ez du batere aldaketarik ekarriko izangaiaren gizarte-aurreikuspeneko araubidean, eta egoera horretan dagoenean jatorrizko lanpostuan zuen araubide berarekin jarraituko du.

“Zerbitzu berezietako” egoeran aitortuak izan eta Gaitzeko ikastaroan onartutako izangaiek Iruñeko Udaletik jasoko dituzte hasierako soldata eta Iruñeko Udaltzaingoko Trafiko-poliziaren lanpostuari dagokion berariazko osagarriak bai eta jatorrizko lanpostuan aitortuak dituzten graduari, antzinatasunari eta familia-laguntzari dagokien zenbatekoa.

Izangaiek nor bere Administrazioaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazitakoa egiaztatzeko, eta bertan zehaztuko da kontzeptu horiek direla-eta zenbat jaso zuten Gaitzeko ikastaroa hasi aurreko hilabetean.

Izangaiak ikastaroa uzten badu, ikastaroa utzi duen egunera arte bakarrik izanen du eskubidea aurreko apartatuan adierazitako ordainsariak jasotzeko.

Aurreko apartatuak aipatzen duen araubideko ordainsaria jasotzeari automatikoki utziko zaio ‘’zerbitzu berezietako’’ egoera amaitutakoan, eta ez du inondik ere ekarriko eskuraturiko eskubiderik, eskubide pasiborik zein deitutako lanpostutik eratorritako inongo eskubiderik.

8.2. Gainditu beharrekoa.

Gaitzeko Ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (ESEN) emanen du, gainditu egin beharko da eta honako arau hauek zedarrituko dute: Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretua.

Izangaiek “Gai” edo “Ez Gai” kalifikazioak jasoko dituzte (prestakuntza arlo bakoitzean erdietsitako puntuak adierazita) ikastaroa amaitutakoan, eta ezin izanen dira izendatu “Ez Gai” kalifikazioa dutenak.

Gaitzeko Ikastaro honetan lortutako puntuazioa gainerako probetan erdietsitakoari gehituko zaio, izangaien hurrenkera zehazteko xedearekin.

8.3. Behin ikastaroa amaituta, langilea automatikoki itzuliko da “zerbitzu berezietako” izendapena jaso arte betetzen ari zen plazara, zerbitzu aktiboan.

9. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda.

Gaitzeko ikastaroa amaituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako (ESEN) zuzendariak gaitzekoikastaroan izangaiek lortutako kalifikazioak helaraziko dizkio Giza Baliabideetako zuzendariari, horien izendapena eta lanpostu hutsen esleipena egite aldera.

10. oinarria.–Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia gaitzeko ikastaroa amaitu ondoren eginen da. Hautaketa prozesua amaituta, Epaimahaiak gaitzeko ikastaroa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta udal-webgunean (www.pamplona.es), lortutako puntuazio osoa adierazita, oposizio-lehiaketako proba bakoitzean erdietsitako puntuazioak batuta, erdietsitako puntuazio-hurrenkeraren arabera, handienetik txikienera.

10.2. Lanpostu hutsak oposizio-lehiaketan erdietsitako guztizko puntuazioak ezarriko duen lehentasun-hurrenkeraren arabera hautatuko dira. Lehenik, puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaiak hautatuko du lanpostu hutsa, eta honela hurrenez hurren azken izangaira arte.

Berdinketarik egonez gero, administrazio publikoetako zerbitzuetan antzinatasunik handiena duen izangaiaren alde ebatziko da eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiaren alde.

11. oinarria.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko funtzionario eta inspektoreorde izendatuko ditu oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiak, osotara lorturiko puntuazioaren hurrenkerarekin bat, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

11.2. Izendatutako izangaiek bere izendapenaren Ebazpenean zehazten den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Aipatutako epean lanpostuaz jabetzen ez direnek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kausetan salbu, kategoriaz igotzeko eskubidea galduko dute.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: 35 puntu gehienez ere.

1. Nafarroako Polizia Kidegoetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,25 puntu, polizia edo agente lanpostuan.

2. Nafarroako Polizia Kidegoetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,50 puntu, agente lehenen lanpostuan.

3. Nafarroako Polizia Kidegoetan behin-behinean emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,65 puntu, deialdiaren xede den lanpostuan.

4. Lanpostu finkoan, administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Kidego eta Indarren batean, emandako zerbitzuak: 1,25 puntu, polizia edo agente lanpostuan.

5. Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzua, Polizia Kidegoetakoak ez diren lanpostuetan: 0,25 puntu, urteko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia NAOn argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

4. Funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta unitate organiko baten burutzan edo zuzendaritzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerlanak: 25 puntu gehienez ere.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Hiru puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea edota halakoetan irakasle jardutea: Bi puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak. Lau puntu, gehienez ere.

5. Deialdirako eskatutako titulaziotik gorako doktorego edo lizentziagatik: Bi puntu, gehienez ere.

6. Beste merezimendu batzuk, Epaimahaiak baloratzekoak. Besteak beste, sektore pribatuan egindako lanak, prestakuntza bekak edo egonaldiak eta parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: Lau puntu, gehienez ere.

Oharrak, b) letra osorako:

1. Apartatu honetan, deialdi honen xedea diren lanpostuekin zerikusirik duten merezimenduak soilik baloratuko dira. Ez dira baloratuko, inolaz ere, Agente leheneko lanpostua eskuratzeko beharrezkoak diren prestakuntza-ikastaroak.

C) Ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara (20 puntu, gehienez ere):

1. Ingelesa, frantsesa edota alemana (5 puntu, gehienez ere, bakoitzeko).

a. A1 maila: 1 puntu.

b. A2 maila: 2 puntu.

c. B1 maila: 3 puntu.

d. B2 maila: 4 puntu.

e. C1 maila: 5 puntu.

2. Euskara (5 puntu, gehienez ere):

a. A1 maila: 1 puntu.

b. A2 maila: 2 puntu.

c. B1 maila: 3 puntu.

d. B2 maila: 4 puntu.

e. C1 maila: 5 puntu.

Tituluak eta egiaztagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daude, zeinak ezartzen baititu euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Maila gorenari dagokion puntuazioa emanen da. Ez dira inolaz ere batuko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.

D) Sariak: 2,50 puntu gehienez ere.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. 1978ko Espainiako Konstituzioa: hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. Titulua: Estatuaren lurralde antolamendua, Lehen kapitulua, Printzipio Orokorrak eta Tokiko Administrazioaren bigarren kapitulua. IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.

2. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. Liburua: Delituak eta horiei dagozkien zigorrak. I. titulua: giza-hilketa eta giza-hilketaren formak; III. titulua: lesioak; VI. titulua: askatasunaren aurkako delituak; VII. titulua: torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delitu batzuk; VII. bis titulua: gizakien salerosketa; VIII. titulua: sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituak; IX. titulua: sorosteko beharrizanari huts egitea; X. titulua: intimitatearen, nor bere irudiaren eskubidearen eta etxebizitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak; XI. titulua: ohorearen aurkako delituak; XIII. titulua: ondarearen, eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI., IX., X. kapituluak; XVII. titulua: segurtasun kolektiboaren aurkako delituak, III. eta IV. kapituluak; XVIII. titulua, I., II., III. eta IV. kapituluak; XIX. titulua, Administrazio publikoaren aurkako delituak, I., II., III. eta IV. kapituluak; XX. titulua, Justizia Administrazioaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak; XXII. titulua, II., III., V. eta VI. kapituluak.

3. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: I. liburua, xedapen orokorrak, IV. titulua, nori dagokion delitu eta falten ondoriozko ekintzak egikaritzea. II. liburua, sumarioa: I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. liburua: prozedura bereziak, II. eta III. tituluak. VI. liburua: delitu arinen epaiketaren prozedura.

4. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

5. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena.

6. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

7. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

9. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.

10. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.

11. 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onesten duena, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aplikatzeko eta garatzeko asmoz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia.

12. 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, ibilgailu motordunen zirkulazioan erantzukizun zibila eta aseguruaren gaineko Lege testu bategina onesten duena.

13. 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoena.

14. 4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek bide publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.

15. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

16. Segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa gorroto delituetan eta bazterkeriari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean. 2020ko uztailean berraztertutako edizioa.

17. Estatuko fiskaltza nagusiaren 7/2019 zirkularra, maiatzaren 14koa, Kode Penaleko 510. artikuluan tipifikatutako gorroto delituak interpretatzeko jarraibideei buruzkoa.

18. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

19. 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

20. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta aisia-jarduerak arautzen dituena.

21. 201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena. 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, 201/2002 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra aldatzen duena (60. NAO, 2003/05/14koa).

22. 202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta-jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena. 656/2003 Foru Dekretua, urriaren 27koa, irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 Foru Dekretuak aldatzen dituena (145. NAO, 2003/11/14koa).

23. 33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza-irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

24. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

25. 11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

26. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena. Bakar-bakarrik, X. titulua, biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea.

27. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. NAOn, apirilaren 3koan, argitaratua eta Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren aldaketa, 2018ko 163. NAOn, abuztuaren 23koan, argitaratua.

28. Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019) 174. NAO, 2017ko irailaren 8koa eta 10. artikuluaren aldaketa

29. Burutzaren Agindua, 2022ko 1.a Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa.

30. Instrukzioa, 2022ko 1.a., egutegiko Lizentziak eta Baimenak ezartzeari buruzkoa.

31. 2022. urterako Erabilgarritasun Poltsari buruzko akordioa, 2021eko azaroaren 26ko negoziazio-mahaian onetsia.

32. Bide publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza.

33. Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza.

34. Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

35. Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantza

36. Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko Udal Ordenantza.

37. DAL 21-JUN-19 (11/AL) Udal-antolaketari buruzko Dekretua.

Oharra.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2204766