73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

675/2022 EBAZPENA, 2022ko martxoaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu bat betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 63. artikuluan irakasleen mugikortasunari buruz xedatutakoarekin bat, eta kontuan hartuz zer dagoen xedaturik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan (2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen erregelamenduan (Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko akordioaren bidez onetsia).

Kontuan hartuz unibertsitateko irakasle titularraren lanpostu bat betetzeko mugikortasuneko lehiaketaren deialdia onesten duen erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak hartua 2022ko otsailaren 10ean egindako bileran.

Unibertsitateko Kontu-hartzailetzak txostena emanda.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Unibertsitateko irakasle titularren kidegoko lanpostu bat betetzeko mugikortasuneko lehiaketaren deialdia onestea, bai eta lehiaketa garatzeko oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Sarbide Batzordeko kideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 28an.–Inés Olaizola Nogales, Irakasleen Gaietarako errektoreordea.

UNIBERTSITATEKO IRAKASLE TITULARREN KIDEGOKO LANPOSTU BATERAKO SARBIDE LEHIAKETARAKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten,

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1. I. eranskinean aipatzean den unibertsitateko irakasle titularren kidegoko lanpostua betetzeko sarbide lehiaketa arautzea da oinarri hauen xedea.

2. Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena; 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

3.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo bidezko beste arrazoiren batengatik.

4.–2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (3. oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/irakasle-eta-ikertzaileen-deialdiak

2.–Izangaiek bete beharrekoak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) 18 urte baino gehiago izatea, eta nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.

b) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

d) Bi urtez gutxienez jatorrizko lanpostuan egon izana eta hau izatea:

1.–Espainiako Unibertsitateetako Irakasle Titularren Kidegoko karrerako funtzionarioa.

2.–Ikerketako Erakunde Publikoetako Ikerlari Zientzialarien eta Zientzialari Titularren Eskaletako karrerako funtzionarioa, deitutako lanpostuari dagokion jakintza-arlokoa.

3.–Tasa.

3.1. Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuen tasa 41,60 eurokoa izanen da, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta salneurri publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren izena eta “Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketa” identifikazioa agertuko dira.

3.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak langabe gisara izena emanda.

Behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da hori, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.

3.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, laugarren oinarrian ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

3.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

4.–Eskaerak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean ere argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.2.–Eskaeraren aurkezpena.

Hautaketa prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, “Hasi tramitea” botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasle-ikertzaile-+oposizioa-lehiaketa

“Erantsi fitxategiak” eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira, ez besterik:

–Lehiaketan parte hartzeko eskaera ofiziala. Helbide honetan eskura daiteke:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/plazas-cdu.pdf

–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

–2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.

–Hirugarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Ez aurkeztutzat joko da aurrez zerrendatutakoez gainera aurkeztutako edozein agiri.

Eskabidea modu presentzialean aurkezten ahal da, baldin eta aurkezpen telematikoa egiteko modurik ez badago. Betiere, aforoa mugatua egonen da, eta hitzordua hartu beharko da aldez aurretik.

Halako kasu berezietan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko da dokumentazioa (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera).

Horretarako, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, behar besteko denboraz, mugatua egonen baita hitzordu kopurua. Hitzordua eskatzeko:

–Iruñean: 948169032.

–Tuteran: 948417800.

4.3. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikusten badu izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat edo agiriak faltsutu dituela, deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak bertan behera geldituko dira.

4.4. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

5.–Izangaien onarpena.

5.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki-ohol elektronikoan (deialdi honi dagokion atalean), deitutako lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada.

5.2. Eskaera ofiziala edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.

5.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean.

5.4. Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean) lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.

5.5. Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak betetzen dituztela. Izendapenerako proposatutako izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute 11. oinarrian adierazitakoarekin bat.

5.6. Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.

6.–Sarbide Batzordeak.

6.1. Sarbide Batzordeen osaera oinarri hauen eranskinean dator.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetarako sarbide lehiaketetarako arautegiko 12. artikuluarekin bat etorriz, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunek ikus dezaten.

6.3. Batzordea jardunean hasi baino lehen eratuko da formalki. Horretarako, batzordeburuak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emanen du onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik gehienez ere hilabete batera, bileraren eguna eta ordua ezartzeko, eta interesdun guztiei jakinaraziko zaie beranduenez hamabost egun natural lehenago; deitutakoak honako hauek izanen dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, Batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartutako izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko, hura zer egunetan, zer ordutan eta non gauzatuko den adierazita. Horri begira, ez da zilegi Batzordearen eraketa-egintzarako ezarritako dataren eta aurkezpen-egintzarako adierazitako dataren arteko epea bi egun baliodun baino luzeagoa izatea.

6.4. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko probetako bakoitzean erabiliko diren irizpideak eta zenbakizko balioespen globala, bai eta proba bakoitzaren ataletako bakoitzarenak ere, kontuan hartuta deialdian ezarritako lanpostuen xehetasunak, balioetsi beharreko jardueren barrenean baitaude. Irizpide hauetan ezin izanen da sartu egiaztagiria dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.

6.5. Lehiaketa egin bitartean, Sarbide Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan aurreikusi ez diren kasuetan jarraitu beharreko bidea ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.

6.6. Batzordeak jardun ahal izateko, haren kide guztiek bertan egon behar dute.

7.–Aurkezpen-ekitaldia.

7.1. Aurkezpen-ekitaldian, jendaurrekoa izanen baita, batzordeak zehazki finkatuko du lehen probaren edukia, eta proba horren gainean lehiatzaileei eman beharreko jarraibide guztien berri emanen du; halaber, zozketaren bidez zehaztuko du lehiatzaileen jarduera-ordena, eta proba noiz, non eta zer ordutan eginen den ezarriko du, kontuan hartuz ezinen dela egin aurkezpen-ekitaldi hau egiten denetik 24 ordu igaro baino lehen. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egin ahalko diote epe horri. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.

Batzordeburuak ezagutzera emanen ditu Batzordeak ezarritako epea eta tokia, lehiatzaileek proba hasi baino lehen modua izan dezaten gainerako lehiatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.

7.2. Lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:

a) Lanbide, ikasketa, irakaskuntza- eta ikerketa-historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Irakaskuntza proiektua, zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emanen duena, eta ikerketa-proiektua, lanpostu hori esleitzen bazaio garatuko lukeena. Dokumentazio guztia hiru aletan aurkeztuko da.

7.3.–Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatzen ahalko dizkie lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten horiek ez dira lotesleak izanen, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.

8.–Probaren garapena.

Sarbide lehiaketak ahozko bi proba izanen ditu.

8.1. Lehen proba jendaurrekoa izanen da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere bi ordu iraunen duen adierazpena eginen du izangaiak batzordearen aurrean, eta, gero, gehienez ere bi ordu iraunen duen eztabaida batzordekideekin, izangaiak alegatutako merezimendu hauei buruz:

a) Irakasle gisa duen ibilbide akademikoa, non unibertsitateko irakaslanak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta irakaslan horiek balioesteko txostena, beharrezkoa bada.

b) Ikerketan duen ibilbide akademikoa, non ikerketa-jarduerak eta argitalpen zientifikoak agertuko diren, dokumentu bidez egiaztatuak.

c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketa.

d) Irakaskuntza-proiektua.

e) Ikerketa-proiektua.

Atal bakoitza Batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta balioetsiko da.

Lehen proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako a, b, c, d eta e irizpideei egokituta.

Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta Batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.

Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei lehen probaren emaitzak. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balioespena agertuko da, bai eta haren balioespen globala ere.

Halaber, jakinaraziko da bigarren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Hori guztia gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea galarazi gabe (deialdi honi dagokion atalean).

8.2. Bigarren proba jendaurrekoa izanen da, eta Batzordeak izangaiaren adierazpen gaitasuna, azaldu dituen gaien edukiaren kalitatea eta garrantzia, eta eztabaidatzeko duen gaitasuna balioetsi beharko ditu.

Gehienez ere ordubete iraunen duen azalpena eginen du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraunen duen eztabaida izanen du batzordekideekin gero, izangaiak irakaskuntza proiektuan aurkeztutako programako gai bati buruz (izangaiak berak aukeratua). Horretarako, lehen probaren emaitza jakin ondoren, gainditu duten izangaiek lan horren laburpena emanen diete Batzordeko kideei, hiru aletan.

Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

Batzordeak bigarren probaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu (deialdi honi dagokion atalean).

Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta Batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.

8.3. Behin sarbide lehiaketa eginda, izangaien behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

9.–Lanpostua betetzeko proposamena.

9.1. Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerrenda proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izanen. Zilegi izanen da, halaber, deitutako lanpostua ez betetzeko Batzordearen proposamenarekin amaitzea prozesua.

9.2. Batzordeak izendapenerako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan (deialdi honi dagokion atalean).

9.3.–Izangaientzat zilegi izanen da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.

10.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

10.1. Izangaiek Sarbide Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkezten ahalko dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

10.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 18. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa.

10.3. Erreklamazio Batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu balioetsiko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio Batzordeak ezin izanen du inola ere ordezkatu Sarbide Batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio sakona.

10.4. Sarbide Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamaziorik jasoz gero, eta betiere Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazioa tramitera onartzeko eta izendapenaren prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko.

Aitzitik, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.

10.5. Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie izangai guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emanen die izangaiek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Sarbide Batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.

10.6.–Erreklamazio Batzordeko kideek dokumentazioa aztertu eta erabaki hauetako bat har lezakete, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.

a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea Sarbide Batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izanen ditu Sarbide Batzordearen proposamenean, aldatu eginen baitu izangaien hurrenkera.

b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.

c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, Erreklamazio Batzordeak ez du berretsiko Sarbide Batzordearen proposamena.

d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, Erreklamazio Batzordeak Sarbide Batzordearen proposamena berretsiko du.

10.7.–Erreklamazio Batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izanen da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, Erreklamazio Batzordeak aukera izanen du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.

10.8.–Erreklamazio Batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izanen da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emanen du Erreklamazio Batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.

Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

11.–Dokumentazioaren aurkezpena.

11.1. Proposatutako izangaiek, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, 5.5 oinarrian ageri direnez gain, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen ardura-aitorpena. Atzerriko izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.

b) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena, jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

c) Administrazioaren ziurtagiria, funtzionarioa dela adierazten duena eta zerbitzu-orrian diren zirkunstantzien berri ematen duena.

12.–Izendapena eta kargu-hartzea.

12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, proposaturiko izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.

12.2. Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea izendatuko du funtzionario, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

12.3. Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta Langileen Lanpostu Zerrendan lanpostuak duen kodea ere. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emanen da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.4. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hogei egun balioduneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta, orduan, dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “GIZA BALIABIDEAK” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen eta Sarbide Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 10. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Gaztelaniazko testuan genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruz egindako aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

I. ERANSKINA

Deialdiko lanpostua

–Lanpostu zk.: 2087.

–Kidegoa: unibertsitateko titularra.

–Saila: Zuzenbidea.

–Jakintza-arloa: Merkataritzako Zuzenbidea.

–Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

ERANSKINA

Sarbide batzordea

Lanpostu zk.: 2087.

Batzordeburua

Titularra

Andrés Recalde Castells

UK

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

1. batzordekidea

Titularra

Rafael Lara González

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Titularra

Marina Echevarría Sáenz

UK

Valladolideko Unibertsitatea

Batzordeburua

1. ordezkoa

Josefina Boquera Matarredona

UK

Valentziako Unibertsitatea

1. batzordekidea

1. ordezkoa

Fernando Carbajo Cascón

UK

Salamancako Unibertsitatea

2. batzordekidea

1. ordezkoa

Pilar Martín Aresti

UK

Salamancako Unibertsitatea

Batzordeburua

2. ordezkoa

Alberto Emparanza Sobejano

UK

Euskal Herriko Unibertsitatea

1. batzordekidea

2. ordezkoa

Luis Manuel Piloñeta Alonso

UT

Oviedoko Unibertsitatea

2. batzordekidea

2. ordezkoa

Esperanza Gallego Sánchez

UK

Alacanteko Unibertsitatea”

Iragarkiaren kodea: F2204833