73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 30ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko San Martin Unxeko eta Leozko udal mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proiektuan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoko abelbideak badirela.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura eguneratu denez, orain Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio San Martin Unxeko eta Leozko udal mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko eskumenak erabiltzea.

19/1997 Foru Legearen arabera, abelbideen sailkapena da “adierazpen izaerako egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak”; mugaketa da “egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbideen mugak, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”; eta mugarriztatzea da “prozedura administratibo bat, zeinaren bidez zehazten eta modu iraunkorrean seinalatzen baitira abelbideen mugak, tokian berean”.

San Martin Unxeko eta Leozko udal mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lana beharrezkoa da, aldez aurretik, bide horiek errekuperatzeko, eta helburua da Nafarroako abelbideei balioa ematea, eragin onuragarria izan dezaten lurralde antolamenduan eta landa ingurunearen garapenean. Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lana jendaurrean jartzea barne, 8 alegazio aurkeztu zituzten 4 entitate eta interesdunek, eta horiek behar bezala baloratu dira, txostena egin da eta erantzuna eman zaie, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea abelbide hauek eta horiei loturiko tokiak existitzen direla; horien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak jasota daude San Martin Unxeko eta Leozko udal mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proiektuan, eta horien ibilbidea zehaztuta dago atxikitako planoetan. Udalerri bakoitzean ondoren esaten dena dago:

–San Martin Unx: 9. zeharbidea, 46. iraganbidea eta 46bis iraganbidea.

–Leotz: Orbaibar-Andia errege altxonbidea, 9. zeharbidea eta 25. iraganbidea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau San Martin Unxeko eta Leozko udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela haren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2022ko martxoaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

San Martin Unxeko planoak (PDFa).

Leozko planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2204712