73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

33E/2022 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdia.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak urtarrilaren 21ean emandako 4E/2022 Ebazpenaren bidez, “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdia onetsi zen. Deialdiak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean duen kodea hau da: 607082.

Ebazpen hori 2022ko otsailaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta, behin argitaraturik, eskaerak aurkezteko hilabeteko epea hasi zen.

Unibertsitateko Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean deialdi horretara aurkeztutako eskaeren berri eman du, eta, eskaerak aztertu ondoren, onetsi direnak zein diren jakitera eman du, bakoitzari dagokion dirulaguntza adierazita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitateari (IFZ: R3168001J), Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2022ko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110 4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2022-000001.

2. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitateari (IFZ: R3168001J), Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2022ko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110-4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2022-000002.

3. Laguntza ukatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoari (IFZ: Q3150012G), Biologia Sintetikoaren Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, unibertsitate horrek aurkeztutako 3 eskaeren artean puntuaziorik txikiena lortu duena baita. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2022-000003.

4. 14.855 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoari (IFZ: Q3150012G), Ingeniaritza eta Enpresa Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2022ko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110-4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2022-000004.

5. 15.000 euroko laguntza ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoari (IFZ: Q3150012G), Emakumea, Zientzia eta Teknologia Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2022ko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110-4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2022-000006.

6. 15.000 euroko laguntza ematea UHUNek Tuteran duen zentro elkartuari (IFZ: V31646276), Tuterako UHUNaren Kalitatearen Katedrak “Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2022. urtea” izeneko deialdira aurkeztutako proiektuengatik, dirulaguntza jasotzeko onetsi baitira. Laguntza hori 2022ko aurrekontuko “Nafarroako unibertsitateendako laguntzak katedrak garatzeko” izeneko G10001-G1110-4819-322305 partidaren kargura ordainduko da. Extr@ espedientearen zenbakia: 0011-3437-2022-000007.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Nafarroako Unibertsitateari eta UHUNek Tuteran duen zentro elkartuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 24an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2204514