72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

59E/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita apirilaren 13ko 41E/2021 Ebazpenean Landa Garapeneko zuzendari nagusiak baimendutako kreditua; ebazpen horren bidez onetsi egin ziren 2021ean honako neurri honetarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia: “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpoko nekazaritzako ustiategietan”. DDBN identifikazioa: 557364.

Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 24an hartutako erabaki baten bidez Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zaio 10.000.000 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, nekazaritzako ustiapenetan ureztapenerako ez diren inbertsioak egiteko 2021ean emanen diren laguntzen deialdia finantzatzeko 2023ko ekitaldien kargura. Erabaki berean baimena ematen zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 2.000.000 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, nekazaritzako ustiapenetan ureztapenerako inbertsioak egiteko 2021ean emanen diren laguntzen deialdia finantzatzeko 2023ko ekitaldien kargura.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 41E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi egin ziren honako inbertsio hauek egiteko 2021ean emanen ziren laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia: “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpoko nekazaritzako ustiategietan”. Laguntza horiek 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programako “Nekazaritzako ustiategietako inbertsioak” neurriaren arabera emanen ziren. 10.000.000 euroko gastua baimendu zen 2023ko ekitaldiaren kontura.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 51E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi egin ziren honako inbertsio hauek egiteko 2021ean emanen ziren laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia: “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztapen-ekipamenduetarako inbertsioak”. Laguntza horiek 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurriaren arabera emanen ziren. 2.000.000 euroko gastua baimendu zen 2023ko ekitaldiaren kontura.

41E/2021 Ebazpenaren 4. puntuan ezartzen da 2023rako baimendutako kredituari gehienez ere 2.000.000 euro gehitzen ahalko zaizkiola 2021eko aurrekontu orokorretako 720004 72230 7700 412102 “PDR FEADER 2014-2020. Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” partidaren baliokidea den partidaren kargura. Horretarako ezinbestekoa izanen da aurrekontuan dirua egotea erabilgarri.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 212E/2021 Ebazpenaren bidez 2021eko “Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei ureztapen-ekipamenduetarako inbertsioak” deialdiko laguntzak eman ziren, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Programaren barnean. Aipatu ebazpenean emandako zenbatekoa baimendutakoa baino gutxiago da.

Nafarroako Gobernuaren 2022ko martxoaren 2ko erabaki baten bidez baimena ematen zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu-konpromisoari 1.800.000 euro gehitzeko 2023ko ekitaldian, honako laguntza hauek emateko: “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan”, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren esparruan, 2021ko deialdiari dagozkionak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 41E/2021 Ebazpenean baimendutako gastua gehitzea. Ebazpen horren bidez onetsi egin ziren honako inbertsio hauek egiteko 2021ean emanen ziren laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia: “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpoko nekazaritzako ustiategietan”, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programaren barnean.

Gastu gehigarria 1.800.000 eurokoa izanen da 2023ko ekitaldian 2022ko aurrekontu orokorretako 720004 72200 7700 412102 “PDR FEADER 2014-2020. Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” partidaren baliokidea den partidaren kargura. Beraz, guztira baimendutako gastua 11.800.000 euro izanen da.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren aurrean ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Iruñean, 2022ko martxoaren 11n.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2203816