72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Eskumenak eskuordetzan ematea, kanpoan egoteagatik

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2022ko martxoaren 30ean, 3/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua: “Gaia: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Jesús María Larretxea Lazkano buruordeari, 2022ko apirilaren 9tik 17ra bitartean, biak barne”.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarritakoa, horiek izanik, kasu honetan, Mankomunitateko buruarenen parekoak.

–Ikusirik Ekaitz Astiz Martínez Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela 2022ko apirilaren 9tik 17ra bitartean, biak barne.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Jesús María Larretxea Lazkano Mankomunitateko buruordeari, 2022ko apirilaren 9tik 17ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde Jesús María Larretxea Lazkanori, eskumenak bere esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan agindutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon daitezen, hala xedatzen baitu, 44.-4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko martxoaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2204830