72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lakuntzan, 2022ko martxoaren 31n.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2204771