72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 28an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsi dira 2022ko aurrekontua, espedientean jasota dauden aurrekontua betearazteko oinarriak, eta, halaber, Bijuestxirringua SL merkataritza-sozietate publikoaren gastuen eta diru-sarreren aurreikuspen-egoera.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 2.392.847,43 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.149.437,40 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.255,27 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.546.740,10 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.503.235,10 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 43.500,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.546.740,10 euro.

BIJUESTXIRRINGUA SL SOZIETATEA

GASTUAK: 318.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK: 318.000,00 euro.

Irunberrin, 2022ko martxoaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2204698