72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Hilarión Eslava Partzuergoaren Batzarrak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen musika eskolaren 2022ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2022ko martxoaren 30ean.–Partzuergoko burua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2204621