72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Urraulbeitiko Udalak 2022ko martxoaren 17an hasiera batez onetsi zuela Urraulbeitiko Udalaren 2022ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori jendaurrean jarri zen udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Urraulbeitin, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2204714