72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak martxoaren 31n eman 806/2022 Ebazpenaren bidez, alkatetzari dagozkion eginkizunak eskuordetu eta Fernando María Ferrer Molina bigarren alkateordearen esku utzi dira 2022ko apirilaren 1, 2 eta 3an.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa bete dadin.

Tuteran, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2204829