72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan izateagatik

2022ko apirilaren 11tik 16ra bitartean herritik kanpo egonen naizenez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz.

EBAZTEN DUT:

1.–Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Unai Ruiz Larraza jaunaren esku uztea, 2022ko apirilaren 11tik 16ra, biak barne.

2.–Eskuordetza hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Olaztin, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2204488