72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Kobratzeko dauden eskubideei eta ordaintzeko dauden betebeharrei baja emateko espedientea

Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea eta, baldin jendaurreko aldian erreklamaziorik egiten ez badago, behin betikoz onestea, kobratzeko dauden eskubide aitortuei eta ordaintzeko dauden betebehar aitortuei baja emateko espedientea, zeinak ekitaldi itxietakoak baitira; haien printzipalaren zenbatekoak dira 8937,93 euro (eskubideak), eta 1345,08 euro (betebeharrak); zenbateko horiek dagozkie 2011., 2013., 2015., 2017., 2018. eta 2020. urteetako ekitaldiei.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendearen esku jartzen da dagokion dokumentazioa.

Epe horretan, interesdunek dokumentazioa azter dezakete, eta aurkez ditzakete beren eskubideak defenditzeko bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikulua; lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu jendaurreko aldian, osoko bilkuran hartutako erabaki hori behin betiko onetsitzat joko da.

Lerinen, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

ERANSKINA

Kontabilitatean deuseztatu beharreko eragiketak, zehazturik

Eskubideak

DOKUMENTUA

URTEA

ZENBATEKOA (eurotan)

KONTZEPTUA

INTERESDUNA

2011002855

2011

703,30

Gazte jardueren programarako dirulaguntza

2. Nafarroako Gobernua

2013002444

2013

4.827,53

Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak hobetzeko eta birmoldatzeko lanak

2. Nafarroako Gobernua

2017005040

2017

2.777,74

Haurrentzako kirol anitzeko programarako dirulaguntza (2017-2018)-Rec 687/2017

2. Nafarroako Gobernua

2020003017

2020

629,33

Euskararen erabilerarako eta sustapenerako dirulaguntza

2. Nafarroako Gobernua

GUZTIRA

8937,93

Betebeharrak

DOKUMENTUA

URTEA

ZENBATEKOA

(eurotan)

KONTZEPTUA

INTERESDUNA

2015001764

2015

394,14

Ekaineko nomina

E15805070

2015004232

2015

100,00

Argazkigintza lehiaketako saria

BESTE BATZUK

2017004548

2017

66,57

Cunergia

A95554630

2018001880

2018

278,39

Jurramendiko Mankomunitatea

P3113452A

2018001248

2018

321,08

Jurramendiko Mankomunitatea

P3113452A

2018001258

2018

229,90

Jurramendiko Mankomunitatea

P3113452A

GUZTIRA

1345,08

Iragarkiaren kodea: L2204051